Badator Armeria Eskola Elkarteko 2024ko Batzar Orokorra

Bertaratuek jardunaldi presentzial batera joateko aukera izango dute Teknikerren, non networkingak funtsezko zeregina izango duen.

Ohikoa den bezala, Martxoan Batzarra ospatuko dugu.

Datorren martxoaren 22an, Urteko Batzarra ospatuko dugu, bazkideen urteroko topagunea ez ezik, bazkide izan ez arren gure proiektuarekin bat egin nahi duten guztien topagunea ere izango dena. Beraz, ekitaldia bazkidetuta ez dauden enpresa, erakunde eta abarrei ere zuzenduta dago. Ekitaldiak bi helburu ditu: batetik, 2023an egindako proiektuak ezagutaraztea eta 2024rako aurreikusitako ikuspegi berria, proiektuak eta lan-ildoak aurkeztea, eta, bestetik, laguntza berriak erakartzea eta Armeria Eskola Elkartea proiektua haztea eta sendotzea ahalbidetuko duten beharrezko konplizitateak bilatzea.

Ekitaldian hitzaldi bat izango dugu: “La bola de cristal: qué hacer bien en el presente para estar en el futuro” Jon Angulo-ren eskutik. Hitzaldiaren ondoren, amaiera ekitaldia egingo du Unai Anduezak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko Zuzendari Nagusiak. Amaitzeko, Networking-erako gune bat egongo da, hainbat profesionalek elkar ezagutzeko aukera interesgarria, eta zergatik ez, negozio-aukerak sor daitezen.

Era berean, oso egun berezia izango da, eskolako ikasle izan direnentzat berriz elkartzeko eguna izango baita. Networkingean, 1974ko promoziokoei intsigniak emango zaizkie.

Elkarteak hobetzeko eta egunez egun berritzen jarraitzeko duen bokazioa kontuan hartuta, 2024an ere erronka berri bat datorkigu: IKUSPEGI BERRIA abian jartzea, Elkartearen norabidea 10 urtera elkarrekin definitzeko helburuarekin.

Guzti honengatik uste dugu Batzarra elkargune garrantzitsua dela Elkartearen proiektuak eta helburuak ezagutarazteko, ideiak jasotzeko eta inplikatutako eragile guztien kontrastea eta konpromisoa jasotzeko, enpresen eta erakundeen arteko lerrokadura funtsezkoa baita eskualdearen beharrak asetzeko eta proiektuak gauzatu ahal izateko.

Azkenik, aipatu behar da aurten Batzarra Teknikerren egingo dela eta bertaratutakoek bertako instalazioak bisitatzeko aukera izango dutela Batzarra hasi baino lehen.

Izena eman dezakezu 943 20 32 44 / 633 90 93 88 telefonora deituz edota elkartea@armeriaeskola.eus helbidera idatziz.